‘Galdedebalde’-ko beste bakarrizketa saio bat izango da ostiralean

Aritz Mutiozabal 2024ko martxoaren 19a

Esti Curiel zumaiarra 'Barre Librea' saioan.

Maialen Sorzabalberek, Ana Goitiak, Esti Curielek eta Jon Plazaolak hartuko dute parte. Sarrerak ostegunean salduko dituzte Musika Plazan.

Arraio irratiko Galdedebalde irratsaioko lagunek beste bakarrizketa saio bat antolatu dute ostiralerako. Ekitaldia Hiruputzu gaztetxean izango da, 22:00etan hasita, eta oraingoan, Maialen Sorzabalberek, Ana Goitiak, Esti Curielek eta Jon Plazaolak ekarriko dute umorea; ondoren, DJ Klik-ek girotuko du gaua.

Sarrerak 6 euro balio du, eta ostegun arratsaldean jarriko dituzte salgai, 19:00etan, Musika Plazan. Soberan geratzen badira Instagram bidez jarriko dituzte salgai edo egunean bertan. Edukiera mugatua izango da

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide