Ostiralera bitartean askotariko ekintzak izango dira Udaberri Astean

Mireia Galarza Bastida 2024ko martxoaren 18a

Bingo jokoan Udaberrin. (Udaberri)

Gaurtik hasi eta hilaren 22ra arte, goizeko ibilaldiak, jokoak, hitzaldiak, argazkien ibilaldia, abesbatzaren emanaldia eta bingo berezia antolatu dituzte.

Urtero bezala, Udaberri Jubilatuen Elkarteak Udaberri Astea ospatuko du. Aurtengoa gaur hasi eta ostiralean amaituko da, eta bertan goizeko ibilaldiak, jokoak, hitzaldiak, argazkien ibilaldia, abesbatzaren emanaldia eta bingo berezia antolatu dituzte.

Ostiralean sari banaketa egingo dute, Udaberri Abesbatzak eta Nahiko Larri trikitilari taldeak lagunduta, eta bazkariarekin amaituko dute egitaraua. Bestalde, argazkien ibilaldian parte hartzeko, antolatzaileek azaldu dute interesa dutenek bulegotik pasa beharko dutela izena ematera. Bildutako argazkiekin erakusketa bat osatuko du elkarteak, urtero bezala. Udaberri Astetik kanpo, apirilaren 12an Arizia Sagardotegira ibilaldia ere antolatu dute, eta dagoeneko eman daiteke bertan izena, apirilaren 9ra arte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide