Jakoba Errekondok hitzaldia eskainiko du asteazkenean

Mireia Galarza Bastida 2024ko martxoaren 18a

Jakoba Errenkondo. (Artxiboa)

Mitxelena kaleko 51. zenbakian izango da hitzaldia, 18:30ean hasita. Sarrera doan izango da.

Mitxelena auzo elkarteak antolatuta, Jakoba Errekondok hitzaldia eskainiko du asteazkenean. Mitxelena kaleko 51. zenbakian izango da hitzaldia, 18:30ean hasita. Sarrera doan izango da, eta edozeinek joan ahalko duela azaldu dute antolatzaileek. 

Jakoba Errekondo (Usurbil, 1961) agronomoa eta paisajista da. Ezaguna da hainbat hedabidetan landare, lore, zuhaitz eta antzeko gaien inguruan parte hartzeagatik. Argitaratutako liburuen artean daude Ilargia eta landareak eta Etxeko landareak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide