ZOZKETA

Zarauzko Hitza Gukak zozkatu ditu 'Anbotoko Mari' haur antzerkirako sarrerak

Erredakzioa 2024ko martxoaren 16a

'Anbotoko Mari' antzezlana. (Utzitakoa)

Ikuskizuna bihar taularatuko dute Modelo aretoan, eta Zarauzko Udalaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatu ditu.

Anbotoko Mari haurrentzako ikuskizuna eskainiko du bihar Logela Multimedia taldeak, 16:45ean hasita, Modelo aretoan. Bideo animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen antzezlan multimedia da, eta 3 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik, eta herritar hauek izan dira sarituak:

  • Itoitz Larrañaga
  • Estibaliz Unzueta

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide