Korrika Kulturalaren barruan, emanaldia eskaini zuen atzo Jalgi dantza taldeak. Taldeko txikiak izan ziren protagonista, eta hainbat dantza eskaini zituzten Modelo aretoan. 12:00etan hasita, dozenaka gaztetxo igo ziren oholtzara.
Atzokoa Korrika Kulturalaren bueltan egin duten hirugarren ekintza izan zen. Orain dela bi aste Alaken taldeak dantzan jarri zituen herritarrak Musika Plazan eskainitako emanaldian, eta orain dela hiru, berriz, bertso saioa antolatu zuten Zirikak eta Zarauzko AEK-k Udaberrin.