Elkartasun karabana Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidean da

Jabi Gonzalez Toston 2024ko martxoaren 11

Elkartasun karabanako kamioiak Donostitik abiatzean. (Saharautz)

Larunbat goizean abiatu zen Donostiatik Alacantera (Herrialde Katalanak) eta Oranen (Algeria) egingo du azken aurreko geldialdia. Ondoren, Tindufen diren sahararren artean banatuko dituzte azken hilabeteetan bildutako jakiak eta bestelakoak. Tartean, Saharautzek Zarautzen bildutakoak.

Tindufeko (Algeria) errefuxiatuen kanpalekuetan diren sahararrek aurki jasoko dituzte elkartasun karabanaren barruan bertara eramango dituzten jakiak eta bestelako materialak. Larunbat goizean abiatu ziren Donostiatik hainbat kamioi Bizkaian eta Gipuzkoan bildutako 80 tona laguntza eramateko. Tartean, Zarautzen Saharautz Gobernuz Kanpoko Erakundeak egindako kanpainan jasotako 4,5 tona.

Saharautzeko kideek azaldu dutenez, Donostiako DBuseko hainbat txoferrek gidatu zituzten Alacanteraino (Herrialde Katalanak), eta Oranera (Algeria) eramango dituzte orain. Azken aurreko geldialdia izango da hori laguntza errefuxiatuen kanpalekuetako sahararren artean banatu aurretik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide