Gaurko Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Zarauzko Udalak antolatu dituen ekitaldien barruan, trikotatzen edo puntua egiten aritu dira herriko hainbat emakume Zarauzko Emakumeen Etxean. 10:30ean elkartu dira eta kafea eta pasta batzuk hartu ondoren ekin diote trikotatzeari. Talde txikia bildu da, baina gustura aritu dira lagunartean sareak josten.
Bertaratuen artean puntuarekin eskarmentu handiagoa duten emakumeak nahiz hasiberriak izan dira. Hori horrela, gehien dakitenek gutxien dakitenei erakusten aritu dira jakintza partekatzeko.