Chinas eta Carmen y Lola bezalako pelikula arrakastatsuen ondoren, Arantxa Etxebarria zinegile bizkaitarrak lan berria estreinatu du: Politicamente incorrectos komedia. Ocho apellidos vascos eta La familia perfecta filmeen ekoizpen etxe beraren eskutik, Espainia ezkertiarraren eta liberalaren arteko tirabira komikoa proposatzen du filmak.
Haurrei zuzendutako pelikula, berriz, Patrick izango da, hegal bakarreko tximeleta ausartaren animaziozko abentura. Euskaraz eskainiko dute gaur eta bihar arratsaldean.
Martxoak 9, larunbata
16:45. Patrick
19:15. Políticamente incorrectos
22:15. Políticamente incorrectos
Martxoak 10, igandea
16:45. Patrick
19:15. Políticamente incorrectos
Martxoak 11, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Políticamente incorrectos
19:30. Políticamente incorrectos
Martxoak 12, asteartea
19:30. Saio originala: Robot Dreams