AP-8 autobideko Zestoa-Zumaia lotunea itxiko dute bihar goizaldean, Donostiako noranzkoan

Intza Trula 2024ko martxoaren 9a

Artxiboko irudian, Zumaiako AP-8 autobideko bidesaria.

AP-8ko Zestoa-Zumaia lotunearen sarrera eta irteera itxita egongo dira gaueko 00:00etatik 10:00etara, Donostiako noranzkoan. Bilboko noranzko sarrera eta irteera irekita egongo dira.

AP-8 autobidearen Zestoa-Zumaia lotuneko sarrera eta irteera itxita egongo dira bihar Donostiako noranzkoan. Zenbait lan egin behar dituzte bidearen zati horietan, eta ondorioz, sarrera eta irteera ezin izango dira erabili. Gaur gauean itxiko dute bidea, baina 00:00etan egingo dutenez igandea izango da ordurako. Goizeko 10:00etan aurreikusten dute atzera berriro zabaltzea. Bilboko noranzkoa, berriz, irekita egongo da.

Hori horrela, Zumaiatik Zarautzera joateko GI-2633 errepidea erabili beharko dute erabiltzaileek, N-634 errepideak itxita jarraitzen baitu Zarautz eta Getaria artean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide