Zarauzko Udalak eta Grupo Sorelor eraikuntza enpresak esleitu dituzte Salberdin hegoaldean egingo dituzten 139 etxebizitza tasatuak. 94 erregimen berezikoak izango dira eta 825 eskatzaile izan dituzte. Beste 45 etxebizitzak, berriz, erregimen orokorrekoak izango dira eta 763 eskatzaile izan dituzte.
Hori horrela, erregimen bereziko nahiz orokorreko etxebizitza tasatuak erosteko eskaera egin duten guztiek interes handiz jarraitu zuten atzo arratsaldean Modelon egin zuten zozketa. Batzuek bertatik bertara egin zuten, baina gehienek online, udalak eta enpresa sustatzaileak horretarako ahalbidetu zuten streaming bidezko emisioaren bidez.