Oparitu eta Gozatu kanpainaren ondoren, eta neguko merkealdiei amaiera emateko, Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak outlet asteburua antolatu du asteburu honetan. Hori horrela, elkarteko hamasei saltokik beraien produktuak prezio paregabean jarriko dituzte, gehienek haien negozioen sarreran eta beste batzuk, beste batzuk, denda barruan.
Outlet ekimena gaur abiatuko dute eta larunbata bitartean iraungo du, merkataritza-ordutegian; denda batzuek, halaber, igandean ere irekiko dituzte ateak. Saltoki parte hartzaileen zerrenda Murkilen webgunean ikus daiteke. Gainera, Murkilek laster kanpaina berri bat martxan jarriko duela jakinarazi du.