Korrika Kulturalaren barruan, emanaldia eskainiko du Jalgik Modelon

Mireia Galarza Bastida 2024ko martxoaren 6a

Euskal Astean Jalgik eskainitako emanaldia. (Aritz Mutiozabal)

12:00etan izango da hitzordua, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. 

Korrika Kulturalaren barruan, Jalgi dantza taldeak emanaldia eskainiko du igande honetan, hilak 10, Modelon. 12:00etan izango da hitzordua, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. 

Igandekoa Korrika Kulturalaren bueltan egingo duten hirugarren ekintza izango da. Aurreko astean Alaken taldeak dantzan jarri zituen herritarrak Musika Plazan eskainitako emanaldian, eta orain dela bi, berriz, bertso saioa antolatu zuten Zirikak eta Zarauzko AEK-k Udaberrin. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide