Hiruputzu gaztetxeko kideek salatu dutenez, beste behin ere indarrez sartu dira norbanako batzuk gaztetxean. Aurreko astean izan zen saiakera, igande gauean, eta hainbat sarrail apurtu zituzten. Dena dela, lapurrek ez zuten ezer eramatea lortu.
Gaztetxeko kideek gaineratu dute Hiruputzun daudenetik hirugarren aldia dela horrelako zerbait gertatzen dena, eta burdin hesia jarri zuten arren, horrez ez dituela erasoak gelditu. Horretaz gain, garbi utzi nahi izan dute ez dutela Hiruputzuren aurkako erasorik onartuko.
⚠️ Hiruputzu Gaztetxian gaudenetik, hiru aldiz sartu zaizkigu indarrez, lapurreta iteko.
— Hiruputzu Gaztetxia (@PutzuzuloGtx) March 4, 2024
Ez deu Gaztetxian kontrako inolako erasoik onartuko! pic.twitter.com/QPYnHkmC5d