Antonia San Juan eta Yeyo Bayeyo aktoreek Entrevista con mi hija Mari antzeztuko dute ostiral honetan, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Modelo aretoan izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, eta sarrerak 12 euroan daude salgai.
Ikuskizun honetan, komediaren bitartez, Antonia San Juan zuzendariak kritika basatia egiten die gizartean onartuta dauden patriarkatuari eta matxismoari. Antzezlana aurkezle kasposo batek aurkezten duen late show batean oinarritzen da, eta bertan Mariren ama da elkarrizketatua. Emakumearen bitartez, egunerokoa izango dute hizpide, zuzeneko musika eta bakarrizketa komikoak uztartuz, betiere komunikabideen papera ezbaian jarrita.