Urtero bezala, urrian egingo dute Kuadrilla Eguna, eta Zarauzko Udalak egun horretarako proposamenak bildu nahi ditu. Edozeinek egin ditzake proposamenak, gazteria@zarautz.eus helbidera mezua bidalita.
Bertan, proposamenaz gain, hori garatzeko lekua ere gehitu dezakete interesa dutenek. QR kodea ere jarri dute, kalean mugikorretik zuzenean proposamenak egin ahal izateko-