Rebeca Perez eta Enrique Beltran garaile Zarauzko I. Boulder Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2024ko martxoaren 4a

150-160 inguru eskalatzailek hartu dute parte Klimb Zarautzek antolatutako estreinako txapelketan.

Klimb Zarautzek antolatuta, Zarauzko I. Boulder Txapelketa jokatu zuten larunbatean, goizean hasi eta arratsaldera arte. 150-160 partaide inguru aritu ziren lehian, Euskal Herriko zein Espainiako eskalatzaile onenak. Nor baino nor aritu ondoren, Rebeca Perez izan zen garaile emakumezkoetan eta Enrique Beltran gizonezkoetan. Jendeak biziki gozatu zuen eskaladako espezialistek asteburuan emandako erakustaldiekin.

Nesken sailkapena
1. Rebeca Perez
2. Geila Macía
3. Paula Traverso

Mutilen sailkapena
1. Enrique Beltran
2. Alejandro Crespo
3. Baptiste Escale

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide