UR arkitektura estudioak idatziko du Santa Klara eraberritzeko proiektua

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 4a, 09:00

Santa Klara komentua (Onintza Lete Arrieta)

Udalak 757.464,19 euroan esleitu dio kontratua Donostiako enpresari. Obren zuzendaritza teknikoa ere egin beharko du.

Zarauzko Udalak jakinarazi du zein izango den Santa Klara Komentua birgaitzeko eta eraberritzeko obraren exekuzio proiektua idatziko duen enpresa. Zehaztu duenez, joan den astean esleitu zion horretarako kontratua Donostiako UR Arkitektura SLPri 757.464,19 euroan (BEZ barne), lehiaketa publikoa irabazi ondoren.

Udalak azaldu du, halaber, Santa Klara birgaitzeko exekuzio proiektua idazteaz gain, ondoren etorriko diren obren zuzendaritza teknikoa ere egin beharko du lehiaketa irabazi duen estudioak. Horrez gain, gogoratu du azpiegitura soziokulturala izango dela Santa Klara etorkizunenan eta Donostiako enpresak garatuko duen proiektuak oinarri izango dituela Santa Klara LAB prozesu partehartzailean jasotako ekarpenak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide