23. Korrika

Jira eta bira euskararen alde

Juan Luis Romatet

Plaza dantzak izan dituzte gaur eguerdian Zarauzko Musika plazan, Korrika Kulturalaren barruan antolatutako ekitaldian.

Asteburuan izandako eguraldi kaskarrak utzitako hutsarteetako batez baliatuz, hainbat lagun bertaratu da gaur eguerdian Zarauzko Musika plazara, bertan egin den plaza dantza saiora. Alaken taldeak jarri du musika, baina une bakoitzean zer dantza egitea tokatzen zen argitu ere. Jira eta bira, saltoka eta dantzan aritu dira lagun hauek Korrika Kulturalaren barruan antolatutako saioan.

Korrikaren bueltan Zarautzen antolatutako programazio kulturalaren hurrengo hitzordua datorren igandean izango da, eguerdiko 12:00etan hasita, Modelo aretoan. Jalgi dantza taldearen emanaldia jarraitzeko aukera izango da orduan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide