Udaberri Jubilatuen Elkarteak bazkideen batzarra egingo du. Apirilaren 10ean izango da, Modelo aretoan. Lehen deialdia 18:00etan egingo dute, eta bigarrena, berriz, 18:30ean.
Elkarteak batzarraren garrantzia azpimarratu du eta "funtsezko" jo du bazkideak bertan egotea "elkartearen etorkizuna guztien artean erabakitzeko". Hori horrela, bertaratu ezin dutenek botoa delegatzeko aukera dutela gogoratu du. Horretarako, bulegoan hartu beharko dute inprimakia, eta, bete ondoren, atzera bueltan entregatu apirilaren 10eko 12:00ak baino lehen.