Gipuzkoako eskolarteko txapelketa hasiko da gaur, Aizarnazabalen

Ane Olaizola 2024ko mar. 1a, 12:00

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako iazko jardunaldi bat, Errezilen. (Bertsozale elkartea)

Gipuzkoako 22 bertsolarik parte hartuko dute Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen duten txapelketan, eta horien artean izango dira Joanes Azpillaga eta Suhar Gesalaga azpeitiarrak, Jakes Etxeberria zarauztarra eta Urko Arakistain zumaiarra. 

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa antolatu dute, eta Aizarnazabalen izango da aurreneko kanporaketa, gaur. Guztira, lurralde osoko 22 bertsolarik parte hartuko dute txapelketaren 44. edizioan, eta horietatik lau Urola Kosta eskualdekoak dira: Joanes Azpillaga eta Suhar Gesalaga azpeitiarrak, Jakes Etxeberria zarauztarra eta Urko Arakistain zumaiarra. 

Aizarnazabalgo Mikel elkartean bilduko dira gaurko saioan parte hartuko duten bertsolariak eta bertsozaleak: 20:00etan afaria izango da, eta 22:00etan hasiko da saioa. Hain zuzen, txapelketan parte hartuko duten eskualdeko lau bertsolariak Aizarnazabalen izango dira, eta horiekin batera arituko dira kantuan Jare Antzizar eta Kattalin Arabolaza. 

Datozen jardunaldiak, berriz, Andoainen, Legazpin eta Oiartzunen jokatuko dituzte, martxoaren 8an, 15ean eta 22an. Apirilaren 12an, berriz, Lasturren izango da finala. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide