Pagoeta mendi elkarteak Aste Santurako irteera antolatu du Milany mendilerrora. Martxoaren 28tik apirilaren 1era egingo dute egonaldia, eta Gironako (Herrialde Katalanak) Ripolles eta Garrotxa eskualdeen arteko mendietan ibiliko dira.
Guztira, 25 lagunentzat tokia izango da eta izena emateko epea martxoaren 15a bitartean izango da; elkartearen egoitzan egin behar da inskripzioa ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dute irteeran parte hartzeko ezinbestekoa dela federatuta egotea.
Era berean, Pagoetaren webgunean topatu daiteke irteeraren informazio guztia: egitaraua eta baldintzak; Milany mendilerroaren informazioa; eta ibilbideen mapak eta GPX fitxategiak.