Hondartzako Futbol Txapelketako talde parte hartzaileek hamargarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte asteburuan eta erabakigarriak izango dira; izan ere, gizonezkoek multzoen faseko azkenak jokatuko dituzte eta emakumeek bigarren faseko lehenengoak. Larunbatean jokatuko dituzte neurketa guztiak 13:30ean hasita eta Kosta Hortz Klinika taldea arduratuko da joko eremuak markatzeaz.
Hamahiru partida jokatuko eta bik sortu dute ikusmen handiena, gizonezkoen bi multzoetako liderrak zehaztuko baitituzte: Alde batetik, orain arteko partida guztiak irabazi dituzten, eta, ondorioz, 24na punturekin A multzoko sailkapenaren buruan berdinduta dauden Arrano Tabernak eta Celso Castrok elkarren aurka jokatuko dute. Beste partida azpimarragarria, berriz, B multzoko lehenengo bi sailkatuen artekoa izango da Asti Pinturak eta Telesforo Erretegia taldeek jokatuko dutena, alegia. Puntu bakarrekoa da bi taldeen artean dagoen aldea. Hemen ikusi daiteke sailkapena osorik.
Nolanahi ere, Kebidek eta Orbela Taberna-Emakume Surflari taldeen arteko norgehiagoka ere kontuan hartzekoa izango da. Emakumezkoen bi talde onenak izan dira orain arte, eta iazko denboraldian ere elkarren aurka jokatu zuten finala.
Senior mutilak A taldea:
1 Tivoli - Naparrak - Oxperta
2 S.F. Txanela - Latz Taberna
3 Euskalduna Taberna - Kirkilla-Enea Jatetxea
4 Otamendi Taberna - Izar Optika
5 Arrano Taberna - Celso Castro
Senior neskak:
Triangularra 1:
6 Kebidek - Orbela Taberna-Emakume Surflari
Atsedena: Lukas Ardotegia
Triangularra 2:
7 Shelter - Pukas - Talai-Mendi Kanpina
Atsedena: Kirkilla-Enea Jatetxea
Triangularra 3:
8 Euskalduna Taberna - Itxas-Lur Taberna
Atsedena: Mayflower
Senior mutilak B taldea:
9 Asti Pinturak - Telesforo Erretegia
10 Pukas - Shelter - Il Capo
11 Garcia Edari Banaketak - Balearri - Astillero
12 Talai-Mendi Kanpina - Ulacia Bidaiak
13 Asergroup - Kosta Hortz Klini