Kostako errepideak itxita jarraituko du datozen egunotan egoerak onera egin bitartean. Hala iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bate bidez. Hala jarraituko du denboralea baretu, aurreikuspenak hobetu eta "behar diren ikuskapen eta probak egin ahal izan arte".
N-634 errepidea pasa den ostiral arratsaldean itxi zuten lehendabizikoz itsasoaren egoeragatik eta gerta zitezkeen arrisku egoerak ekiditeko asmoarekin. Ordutik, Getaria eta Zarautz arteko errepidea erabat itxita egon da; Zumaia eta Getaria arteko bidea, berriz, itsasgorarekin itxi dute, baita gero berriro zabaldu ere. Hala ere, errepidea ez erabiltzea gomendatu du Zumaiako Udaltzaingoak arriskuak ekiditeko.
Zumaia eta Zarautz arte bidaietarako AP8 autobidea erabiltzea aholkatu du aldundiak. Getariako joan-etorrietarako, berriz, Garateko errepidea erabili ahal izango dute.