Gaurko botako dute Modelon Ilker Çatak zuzendutako Sala de Profesores filma jatorrizko hizkuntzan. Ordu eta erdiko filmean Carla Nowak matematika eta kiroletako irakaslea da protagonista, eta bigarren hezkuntzako eskola batean hasiko du bere lehen lana. 19:30ean izango da proiekzioa.
Hainbat lapurreta gertatuko dira eskola horretan, eta ikasle bat izango da susmagarri nagusia. Protagonistak, ordea, ikaslearen errugabetasuna defendatuko du, eta hori dela eta, guraso suminduen, lankide tematien eta ikasle oldarkorren artean bitartekari lanak egiten saiatuko da. Filmak Alemaniako Zineko Pelikula Onenaren eta Emakumezko Aktore Onenaren Sariak jaso zituen iaz.