Martxoan irekiko dute hurrengo hiruhileko igeriketa ikastaroko izen-ematea

Aritz Mutiozabal 2024ko ots. 26a, 15:30

Lehenik eta behin, ikasturte honetan aritu ez direnek izango dute lehentasuna, eta martxoaren 3tik 12a bitartean izango dute horretarako aukera.

Aritzbatalde kiroldegiko hirugarren hiruhileko igeriketa ikastaroetan izena emateko aukera izango da martxoan. Hiruhileko bakoitzean egin ohi den bezala, bi epe zabalduko dituzte horretarako: lehena, ikasturte honetan aritu ez direnenek izango dute lehentasuna, martxoaren 3tik 12ra arte; bigarrena, berriz, aurrez aritu direnentzat, martxoaren 18tik 14ra. Zozketa bidez izango dira biak ala biak.

Era berean, igerileku handiko haur igeriketetako ikastaro jarraian izen emateko aukera egongo da. Horretarako, eskaintzan zehaztu bezala, maila bakoitzeko gaindituekin zerrenda bat osatuko da eta harreratik harremanetan jarriko dira horien artean egindako zozketako emaitzen lehentasunari jarraiki. Edozein informaziorako eta kontsulta egiteko, Aritzbataldeko harreran egin daiteke edota 943 00-51-23 telefono zenbakira deitu..

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide