Korrikaren aldeko bertso saioarekin gozatu dute herritarrek

Aritz Mutiozabal 2024ko otsailaren 26a

Eli Pagola, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Ainhoa Agirrezabaldegi eta Julen Zulaika  aritu ziren atzo, erabat bete zen Udaberri tabernan.

Korrika Kulturalaren barruan, Zirikak eta Zarauzko AEK-k antolatutako bertso saioaz gozatu zuten atzo, Udaberri tabernan. Bertan aritu diren kontu-kantari Eli Pagola, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Ainhoa Agirrezabaldegi eta Julen Zulaika bertsolariak, Jon Zaldua gai-jartzaileak ipinitako gaiei erantzunez.

Herritar ugari bertaratu zen emanaldira, taberna lepo bete zen, eta biziki gozatu zuten lau bertsolarien saioarekin. Zarauzko AEK-k Korrikako postua ere jarri zuen sarreratik oso gertu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide