Zarata zarautzek antolatuta, Los Angeles (AEB) hiriko 13th sky eta Getariako eta Zarauzko lagunez osatutako Bellum hirukotearen kontzertua zegoen iragarrita gaur arratsalderako, Hiruputzu gaztetxean. Tamalez, kontzertua bertan behera geratu dela adierazi dute antolatzaileek, talde estatubatuarreko kideen osasun arazoak direla medio.