Bo jauna 3 urtetik gorako umeentzako antzezlana da, eta bihar eskainiko dute 16:45ean hasita Modelo aretoan. Sarrerak salgai daude, baina Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Zarauzko Udalaren eskutik.
Zozketa egin ondoren, Ekhiñe Muguruza Bastosek eta Olaia Huegun Esnalek lortu dituzte sarrerak. Jokin Oregi da Bo jauna antzezlanaren egilea eta zuzendaria, eta lau aktore aterako dira oholtzara: Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales eta Anduriña Zurutuza.