Fernando Ferreñoren lanak ikus daitezke Lukas ardotegian

Mireia Galarza Bastida 2024ko otsailaren 25a

Askotariko gaiak landu ditu margolanetan, eta martxoaren 21era bitartean egongo dira ikusgai. 

Ikusgai daude dagoeneko Fernando Ferreñoren lanak Lukas ardotegian. Dozena bat margolan baino gehiago jarri ditu Ferreñok Lukasen, eta herritarrek horiek ikusteko aukera izango dute hilabeteko tartean.

Bertan, hainbat gai landu ditu: itsasoa, hirietako ikur garrantzitsuak, pelikula famatuetako pertsonaiak, Zarauzko lekuak, loreak... Martxoaren 21era bitartean egongo dira Lukasen. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide