Saharara Elkartasun Karabanarekin bat eginda, Saharautz elkarteak Mendebaldeko Saharako errefuxiatuentzako janari bilketa egin du Zarauzko eta Getaraiako ikastetxe eta saltokietan. Ohi bezala, herritarrek beraien eskuzabaltasuna erakutsi dutela nabarmendu dute elkarteko kideek eta, informatu dutenez, 4.515 kilo janari bildu dituzte deialdi honetan. Material hau martxoaren 9an bidaliko dute errefuxiatuen kanpalekuetara Euskal Karabanaren bitartez.
Saharautz Elkartasun Taldeak eskerrak eman nahi dizkie ekinbide honetan babestu dituzten herritar guztiei.