Koldo Anasagastik bere eleberri beria aurkeztuko du gaur Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2024ko otsailaren 23a

Koldo Anasagasti bere aurreko liburu batekin (EITB)

Aunque silben las balas, te escribire izena du bere bosgarren nobelak, eta lau istorio biltzen ditu. Ekitaldia doakoa izango da, eta 18:00etan hasiko da.

Koldo Anasagastik Aunque silben las balas, te escribire eleberri berria aurkeztuko du gaur arratsaldean Photomuseumen. 36ko gerrari buruzko lau kontakizun biltzen ditu lan berrian, eta bertan gutun edo ohar batek garrantzi berezia hartzen du istorio bakoitzean. Saioa 18:00etan hasiko da, eta Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohiak gidatuko du.

Anasagastik erretiroa hartu ondoren ekin zion literaturari, berrogei urte baino gehiago argitalpenen eta ikus-entzunezkoen munduko enpresen kudeaketan eman ondoren. Ibilbide profesional horrek aukera eman zion Euskal Telebista eta Donostiako Zinemaldia zuzentzeko, eta telebista eta zinema-programa ugari eta askotarikoak ekoizteko, baita aktoreen interes artistikoak ordezkatzeko ere. 

Honakoa bere bosgarren eleberria du, bere aurreko lanak ondorengoak dira: El último fotograma (2019, John Anduezarekin batera idatzia), ¡Maldito caballo! (2020), Y llegaron galernas (2021) eta Clandestina. Radio Euzkadi, un irrintzi desde Venezuela (2022).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide