Murkilen azken kanpainak baditu irabazleak

Mireia Galarza Bastida 2024ko otsailaren 22a

Irabazleetako batzuk, saltokietako jabeak eta Murkileko ordezkariak. (Murkil)

Guztira 12 irabazle izan ditu kanpainak, eta bertan, erosleek lore sortak, argazki saioak, eskumuturreko sortak edota masajeak eskuratu dituzte. 

Murkil merkatarien elkarteak Oparitu eta Gozatu! kanpainaren irabazleak iragarri ditu. Guztira 12 irabazle izan ditu kanpainak, eta bertan, erosleek lore sortak, argazki saioak, eskumuturreko sortak edota masajeak eskuratu dituzte. 

Hain zuzen ere, honakoak dira irabazleak: Maria Eugenia Grijalba (Battape), Imanol Esnal (Garmen), Asier Amollabieta (Borda), Mª Carmen Clemente (Federoptikoak), Felice Campolo (Lizardi), Ainhoa Ayesta (Atelier Nupcial), Elena Azpiazu (Itxasoa), Amaya Larrañaga (Arozena), Nerea Arratibel (Cazalis), Gemma Eizmendi (Jade), Mateo Azpeitia (Eusko Optika) eta Olatz Arruabarrena (Unai Garrastazu). 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide