13th sky eta Bellum taldeek kontzertua emango dute datorren astelehenean Zarauzko Gaztetxean

Juan Luis Romatet 2024ko otsailaren 21a

13th sky taldeko kideak.

Los Angeles (AEB) hiriko taldea da 13th sky eta Getariakoak Bellum.

Bi musika talderen kontzertua entzuteko aukera izango da datorren astelehenean, hilaren 26an, Zarauzko Gaztetxean. 13th sky eta Bellum taldeak igoko dira Gaztetxeko oholtzara. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Los Angeles (AEB) hiriko taldea da 13th sky. Post punk eta musika alternatibo ilunaren bueltan mugitzen den hirukote honek single eta ep ugari atera ditu 2000. urtetik hona. 

Bellum taldea, berriz, Getariako eta Zarauzko lagunez osatutako hirukotea da, eta estatubatuarrekin gertatzen den bezala, hauek ere post punk musika jorratzen dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide