Txalo Produkzioak taldearen Almazenean antzezlana eskainiko dute ostiral iluntzean Iker Galartza eta Zuhaitz Gurutxga aktoreek Modelo aretoan. 20:00etan hasiko da ikuskizuna, eta sarrerak agortuta dauden arren, Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu udaleko Kultura sailaren eskutik.
Zozketan parte hartu nahi duenak lotura honetan du aukera, eta epea ostegunean 12:00etan amaituko da.