Bertso saioa antolatu du datorren iganderako Zirika elkarteak

Andrea Zipitria 2024ko otsailaren 19a

KorrHika bertso saioa, duela bi urte.

Zirika elkarteak antolatuta izango da bertso saioa, datorren igandean. Bertan parte hartuko dute Eli Pagolak, Mantxik, Ainhoa Agirrezabaldegik eta Julen Zulaikak.

Zirika euskara elkarteak Korrika kulturalaren baitan bertso saioa antolatu du. Hilaren 25ean, igandearekin, izango da Udaberri tabernan, 18:30etik aurrera. Bertsolariak honakoak izango dira: Eli Pagola, Mantxi, Ainhoa Agirrezabaldegi eta Julen Zulaika. Gai-jartzaile lanetan ibiliko da Jon Zaldua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide