San Inazio eta Barandiaran kaleetan eta Mitxelena kaleko bidegorrian ur-azpiegiturak berritzeko urbanizazioaren bigarren faseko lanak egingo dituzte, eta Gipuzkoako Urak ur kontsortzioak lan horiek Art Eraikuntzak enpresari esleit dizkio, 143.480,39 eurogatik (BEZ kanpo).
Hala jakinarazi du Xabier Txurruka alkateak sare sozialen bidez, eta zehaztu du lanak hemezortzi asteko epean egingo dituztela.
Txurrukak gaineratu duenez, "Iñurritzako geltokia egitean trenbide gainetik pasatzeko jarri zen pasarelak oztopatu zituen urbanizazio lanak bukatuko dira orain".