Amenabar Zarautz denboraldi bikaina ari da egiten, eta atzo etxean erakutsi ahal izan zuen zeinen sasoi onean dagoen taldea. 37-25 nagusitu zen Barakaldoren aurka Aritzbatalde kiroldegian, eta 21. jardunaldia igarota, lider jarraitzen du gizonezkoen lehenengo mailako sailkapenean.
Sailkapen nagusian 38 puntu dituzte zarauztarrek, bigarren den Zaragozari bost puntuko aldea aterata. Helvetia Anaitasuna da hirugarren; bigarrenarekin berdinduta dago puntuei dagokienez, 33 punturekin.
Etxetik gertu jokatuko du Amenabar Zarautzek hurrengo norgehiagoka, Eibarren, datorren larunbatean, hilak 24. 18:30ean izango da ligako 22. jardunaldiko hitzordu hori, Ipurua kiroldegian. Une honetan zortzigarren dago Eibar sailkapenean, 22 punturekin.