Zarautzen jokatuko da 2024ko Pilota Egokituko Sari Nagusiko finala

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko otsailaren 17a

2023ko Pilota Egokituko Sari Nagusiko finala. (Euskal Pilota Egokitua)

Pilota egokituko sari nagusiko finala martxoaren 31n izango da Zarautzen, eta martxoaren 10ean txapelketako kanporaketa partidak jokatuko dituzte Donostian.

2024ko Pilota Egokituko Sari Nagusia jokatuko da martxoan, gomazko paleta modalitatean, eta antolatzaileek jakinarazi dute txapelketako finala Zarautzen izango dela martxoaren 31n, eguerdian. Ireki dute txapelketan izena emateko epea adimen urritasuna duten pilotarientzat zein urritasun fisikoa dutenentzat, eta modalitate bakoitza gizon eta emakumeen kategoriatan banatu dute. Kanporaketa fasea martxoaren 10ean izango da Donostian, eta Zarauzko finala EITBk zuzenean eskainiko du ETB1 telebista katean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide