Arkamurka natur taldeak antolatuta, Aingiraren bidaia dokumentala botako dute ostegun honetan Modelo aretoan. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta ondoren elkarteko kideek dinamizatutako solasaldia eta elkarrizketa izango dira bertan.
Dokumentala, izenak garbi dioen moduan, aingiren egiten duten bidaiari buruzkoa izango da. Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez "horiek Sargazoen itsasora joaten dira errutera, eta bertan jaiotako angulak etortzen dira inguruko erreketara, 4.000 kilometro egin ondoren". Jose Luis Castro eta Patrick Luzenxenek zuzendutako dokumentala da.