Pagoeta mendizale elkarteak proiekzio bat antolatu du datorren ostiralerako, hilak 23. Hain justu ere, Iñaki Uyarra zarauztarrak 2006. urtean lagun batzuekin Nepaleko Kun mendira egin zuen bidaia biltzen duen diapositiba emanaldia ikusi ahal izango da bertan.
Hitzordua elkartearen aretoan egingo dute, eta 19:00etan hasiko da. Elkarteko kideek zarauztarrak animatu nahi dituzte hitzordura.