Udaberrik urtean zehar egingo dituzten bidaiak aurkeztuko ditu hurrengo astelehenean, hilak 19. 11:30ean izango da aurkezpena, elkarteko jatetxean, eta bertaratzen direnek horien inguruan dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute.
Elkarteko kideek bidaiak zeintzuk izango diren ere aurreratu dute, El Corte Ingles bidaia agentziarekin antolatu dituztenak. Maiatzean Marokora egingo dute bidaia, eta bertan, besteak beste, Atlas eta Sahara ezagutuko dituzte. Urrian, aldiz, Andorrara joango dira. Gehitu dutenez, bidaien egun zehatzak saioan bertan esango dituzte.