Maitasun doinuak entzungai izango dira gaur Merkatu Plazan

Mireia Galarza Bastida 2024ko otsailaren 16a

Orain dela bi urteko Maitasun Kontzertua. (Artxiboa)

20:00etatik aurrera izango da kontzertua, Merkatu Plazako lehen solairuan. Bertan, herritarrek maitasun kantuak zuzenean entzuteko aukera izango dute, baita abesbatzak hitzordurako prestatu duen abesti berri bat ere: Xabier Leteren Jardin bat zuretzat.

Otsailaren 14aren bueltan, Zarautz Abesbatzak Maitasun Kontzertua eskainiko du gaur 20:00etatik aurrera, Merkatu Plazako lehen solairuan. Bertan, herritarrek maitasun kantuak zuzenean entzuteko aukera izango dute, baita abesbatzak hitzordurako prestatu duen abesti berri bat ere: Xabier Leteren Jardin bat zuretzat. Azaldu dutenez, Jaione Eskudero abesbatzako zuzendariak abesbatzaratzentzat moldatu du abestia –52 kide ditu abesbatzak–.

Pianoan Antxon Sarasua ariko da, eta kantuei dagokienez, batzuk ezagunak dira, eta herritarrek abesbatzakoekin batera kantatu ahal izango dituzte, hala nola, Juan Inazio Iztuetaren Kontxexiri eta Joselu Anaien Hil arteraino.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide