ZOZKETA

'Almazenean' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2024ko otsailaren 16a

Iker Galarza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreak 'Almazenean' antzezlanean. (Txalo Produkzioak)

Gaur zortzi taularatuko dute Modelon, 20:00etan hasita, eta lau lagunek doan ikusteko aukera izango dute. Erabiltzaileek ostegunera arteko epea izango dute parte hartzeko.

Zarauzko Hitzak Almazenean antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu datorren astean. Dena den, interesdunek gaurtik eman dezakete izena lotura honetan. Ikuskizuna otsailaren 23an, ostirala, 20:00etan hasita eskainiko dute Modelon eta Zarauzko Udaleko Kultura sailak emandakoak dira hedabideak bere irakurleen artean zozkatuko dituen lau sarrerak.

Antzezlanari erreparatuta, Txalo Produkzioak taldearena da eta David Desola idazle kataluniarrak atondu du antzerkirako. Bertan, erretiroa hartzear den biltegi bateko arduradunaren eta hura ordezkatuko duen langilearen arteko bost eguneko harremana kontatuko du. Epe horretan lantokia partekatu beharko, baita erlojuaren tik-tak okerrak, isilune deserosoak, esperoan egotearen amorrazioak ere, besteak beste. Horrek guztiak bi langileen arteko harremana estutuko du; izan ere, konturatuko dira uste baino gauza gehiago dituztela aman komunean. Funtsean, lan-munduko esplotazioa salatzea eta kapitalismoari buruzko hausnarketa bultzatzea ditu xede Almazenean lanak.

Iker Galarza eta Zuhaitz Gurrutxaga izango dira bi protagonistak gorpuztuko dituzten aktoreak, eta, Begoña Bilbao zuzendariaren aginduetara arituko dira. Zarauzko Hitzak ostegunean 12:00etan itxiko du zozketan parte hartzeko epea.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide