Marx anaiei buruzko hirugarren saioa egingo dute bihar Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2024ko otsailaren 15a

Marx anaiak. (@photomuseuminfo)

Urtarrilean abiatutako zikloari jarraipena emango diote, ohi bezala, 18:00etatik aurrera, doako sarrerarekin.

Photomuseumeko Gela programak Marx anaiek osatu zuten umoregile taldea aztertzeko abiatu duen zikloarekin jarraituko du bihar. XX. mendearen lehenengo erdian, Estatu Batuetako artista arrakastatsuenetakoak izan ziren eta Zarauzko argazki eta zinema museok joan den urtarriletik haiei buruzko saioak ari da eskaintzen. Biharkoa hirugarrena izango da, hain zuzen ere. 18:00etan hasiko dena izango da leta doakoa izango da sarrera

Marx anaiei buruzko saioetan, egin zuten ibilbide oparoan landu zituzten esparru guztiak  ari dira jorratzen; izan ere, ospe handiena sortu zituzten filmek eman bazieten ere, jada ezagunak ziren aurrezvodevilean eta Broadwayen egin zuten lanagatik.

Bost izan ziren guztira Marx anaiak: Chico, Harpo, Groucho, Grumo eta Zeppo, nahiz eta lehenengo hirurek diren ezagunenak. Adinez zaharrenak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide