Martxoaren 8ko ekitaldiak antolatzeko batzar irekia egingo dute ostiralean

Onintza Lete Arrieta 2024ko ots. 14a, 16:30

Martxoaren 8ko kafe tertulia bateko irudia.

Zarauzko Koordinadora Feministak deitu du batzarrera. Bilera irekia Emakumeen Etxean egingo dute.

Martxoaren 8a iristeko hiru aste falta dira, eta Zarautzen, beste urteetan bezala, taldean erabakiko dute zer ekitaldi egin Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Hala, batzar irekia antolatu du Zarauzko Koordinadora Feministak ostiral honetarako.

Bilera Emakumeen Etxean izango da, 18:00etan, eta antolatzaileek herriko emakume guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera, "ideak batu, lanak banatu eta sare feminista elikatu eta indartzeko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide