Katumaite elkarteari laguntzeko asmotan, bigarren eskuko liburu eta arropa azoka antolatu dute larunbat honetarako, hilaren 17rako, hain zuzen ere.
Xarmanta jostundegian izango da azoka, San Frantzisko kaleko 8. zenbakian. Goizean zehar izango da hitzordua, 11:30ean hasi eta 14:00etara. Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte azokara joateko, eta Katumaite elkartea babestu dezaten.