Artezaleetako pintura tailerrekoen lanak ikusgai jarriko dituzte ostegun honetan Torre Luzean. Zarauzko Txokoak erakusketa margolariek egindako irudi bildumarekin osatu dute, eta martxoaren 17ra arte egunero egongo da ikusgai 18:00etatik 20:00etara.
Antolatzaileen arabera, erakusketako irudiak "bilduma desordenatu bat dira, kartografia bihurri bat, ikusleak osatu beharreko puzzle bat", eta "nahasian ageri dira Zarauzko etxeak, txokoak, ikuspegiak...".