Lanpetua izan da asteburua Jira-Bira Eulen-Nuuk Zarauzko txirrindularitza taldearentzat, baina asebeteta amaitu du, oro har; izan ere, guztira lehiatu dituen hiru probetatik bitan emaitza onak lortu ditu. Essor Basque proba gizonezkoetan zein emakumezkoetan eta Espainiako Pista Txapelketa lehiatu dituzte herriko taldeko txirrindulariek.
Lortu dituzten emaitzei erreparatuta, emakumezkoen taldeak eman dio pozik handiena, denboraldiko lehenengo garaipena lortu baitu Lucile Garciak Essor Basque proban. Gainera, etapa irabaztearekin nahikoa ez eta bigarren helmugaratu zen txirrindularia ere Eulen-Nuukekoa izan zen. Ane Arrieta, hain justu ere. Hala, bi ordezkari izan zituen Zarauzko taldeak podiumean.
Esan bezala, gizonezkoen taldeak ere parte hartu zuen Esso aque lasterketan bigarren asteburuz jarraian, baina taldearen hitzetan, oraindik ez dute lortu nahiko luketen maila erakustea. Dena den, ikasteko eta hobetzen jarraitzeko balio izan die asteburuak.
Espainiako Pista Txapelketari dagokionez, azkenik, Sevillako Dos Hermanaseko (Andauzia, Espainia) belodromoan jokatu dute eta Jaime Romero Jira-Bira Eulen-Nuukeko txirrindulariak meritu handiko brontzezko domina lortu du Maison proban.