Hilero bezala, Zarauzko bizilagunek otsailean ere izango dute odola emateko aukera. Bihar jarri dute horretarako hitzordua anbulatorioan eta parte hartu nahi duen orok 16:30etik 20:30era egin ahal izango du. Edonola ere, aldez aurretik jakinarazi beharko dute. Bihar bertan egin beharko dute hori, goizean, 943-00 78 85 telefono zenbakira deituta.