Iñurritza jubilatu eta pentsionisten elkarteak jakinarazi du ez ohiko batzarra egingo duela bi aste barru, otsailaren 26an, astelehena, batzordea berritzeko hautagaiak aurkezteko eta horien onarpena bozkatzeko. Ohi bezala, bi deialdi egin dituzte: 10:30ean izango da lehenengoa, eta 11:00etan bigarrena, biak ala biak elkarteko lehenengo solairuan.